Ezustekorik ezean, Irlandak eta Kroaziak ez dute gaindituko lehen ligaxka. Ondo bidean, Espainiarenak eta Italiarenak behar lukete final-laurdenetarako bi txartelek. Hala ere, irlandarrek eta kroaziarrek ez dute erraz amore emango. Badakite erronka zaila dutela, baina berdin zaie. Duten guztia emango dute pronostikoak hankaz gora jartzeko.
Final-laurdenetarako sailkatzeko helburuan garrantzi handia izango du gaurko partidak. Izan ere, galtzen duenak oso zaila izango du aurrera egitea, punturik gabe multzoko bi oilarren aurka jokatu beharko lukeelako. Irabazleak, berriz, izango luke aukera polita, betiere Espainiaren edo Italiaren aurka punturen bat eskuratuz gero.
Itxuraz, Kroaziak du aukera gehien sailkatzeko: Pletikosa, Rakitic, Srna, Modric... gai ona du. Irlandak, berriz, Robbie Keane bakarrik du. Hori eta Giovanni Trapattoni eskua.
Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: C multzoa
Gaur galtzen duenak oso zail izango du ligaxka gainditzea
Trapattonik talde deserosoa bilakatu du Irlanda; Kroaziak Pletikosa, Modric eta Srnaren kalitatea du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu