Gaur goizean hasiko da Pekingo Tourra, World Tourreko azken proba

Puntu premia larrian, Samuel Sanchez, Igor Anton eta Mikel Nieve, hiru taldeburuak eraman ditu Euskaltelek

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Txirrindularitza munduan kirol arloari buruz baino gehiago hitz egiten ari da egunotan puntu kontuei buruz. Puntuak behar dituzte taldeek maila gorenean jarraitzeko, eta horretarako plaza ederra da Pekingo Tourra. Gaurtik larunbatera bitartean jokatuko da World Tourreko azken lasterketa, eta oso talde indartsua eraman du Euskaltel-Euskadik bertara. Samuel Sanchez, Igor Anton eta Mikel Nieverekin, denboraldi guztian taldeburu lanetan aritu diren hiru txirrindulariekin, saiatuko da talde laranja puntu sorta ederra eskuratzen.

Aurtengoak ez dauka erlojupekorik, eta igotzaileek ere etapa bakarra daukate aldekoa, etzi Txinako Harresian amaituko dena. Faboritoei dagokienez, Tony Martin egungo txapelduna (Omega Pharma), Edvald Boasson-Hagen (Sky) eta Ryder Hesjedal (Garmin) dira aipagarrienak. Andy Schleck (RadioShack) ere bertan izango da, lesio luzearen ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.