Gaur hasiko da Kataluniako proba
RALLYA. Gaurtik igandera jokatuko da Kataluniako Rallya, Munduko Txapelketako azken-aurreko proba. Ezer gutxi dago erabakitzeko, Sebastien Loeb gidari frantziarrak eta Citroen taldeak ziurtatuta baitaukate titulua. Rallyari dagokionez, autoak lur gainean eta errepidean ariko dira. Gaur jokatuko da probaren atarikoa, ia hiru kilometroko ibilbidekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu