Motza, berezia eta ederra. Halakoxea izaten da sanmateoetako torneoa. Sei bikote indartsu, oso parekatu, bina partida, eta bi onenak hilaren 25eko finalera. Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz Martinez de Irujoren eta Merinoren aurka ariko dira gaur, lehen jardunaldian, eta irabaztea komeni, zail-zaila delako partida bakarra irabazita final handian sartzea. Bihar jokatuko da sanmateoetako bigarren jardunaldia. Berasaluze VIII.a eta Begino Olaizola II.aren eta Beroizen aurka ariko dira.
Gaurko galtzaileak Xala eta Laskurainen aurka ariko dira asteartean, eta irabazleak bikote berberaren aurka ostegunean. Biharko galtzaileek, berriz, Titin III.a eta Zubietaren aurka neurtuko dituzte indarrak asteazkenean, eta irabazleek bikote horren aurka jokatuko dute ostiralean. Igandean izango da finala.
Gaur hasiko da sanmateoetako torneoa, azken urteetako parekatuena
Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz Martinez de Irujoren eta Merinoren aurka ariko dira, lehen puntua lortzeko asmoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu