Gaur hasiko dira Azysa torneoko finalerdiak
ERREMONTEA. Matxin III.a-Urrutiak eta Zeberio II.a-Ionek Azysta txapelketako finalerdietako lehen partida jokatuko dute gaur, Galarretan (16:00). Matxin III.a-Urrutia lehen faseko bikote indartsuena da, eta haiek dira faborito. Zeberio II.a-Ionek, berriz, kaskar jokatu zutenlehen partidan. Finalera sailkatu ahal izateko, bi partida irabazi behar dira. Bestalde, Julen San Miguel gaur itzuliko da jaialdietara, bi hilabetez min hartuta egon ondoren. Atzelariari ebakuntza egin diote ezker hankako meniskoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu