Gaur jakingo da 2. Mailako finala nork jokatuko duen
ESKU-HUSKA. Gaur jokatuko dira 2. Mailako binakakoaren finalerdietako azken jardunaldiko partidak, Urretxun eta Zeberion. Urretxun, Olaetxeak eta Zabalak —Albisuren ordez— Gorkaren eta Merinoren aurka 15 tanto eginda sartuko dira finalean. Finala euren esku duen beste bikotea Apezetxea-Cecilio da; horretarako, Idoate-Arrutiren —Galarzaren ordez— aurka irabazi behar du Zeberion. Finala 16an jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu