Gaur jokatuko da azken jaialdia Club Deportivon
PALA. Gaur jokatuko da azken pala jaialdia Bilboko Club Deportivo pilotalekuan (16:30), aurki urte askoan palaren etxea izandakoa birmoldatuko dutelako. Lau partida jokatuko dira, eta sarrera dohainekoa izango da. Pilotariek musu truk jokatuko dute gaur, eta hirugarren partidaren ondoren omenaldia egingo diete Iñigo Urkiari eta Javi Iriondori. Biek ala biek erretiroa hartuko dute hogei urtetik gorako ibilbidearen ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu