Zortzi euskal kirolarik hasi dute goizaldean haien parte hartzea Tokioko Olinpiar Jokoetan. Virginia Diaz izan da lehenengoa, lemazainik gabeko bikoteko proban, 02:50ean, Sea Forest kanalean; hirugarren izan da, eta finalerdietarako sailkatu da.
04:00etan Ion Izagirrek, Gorka Izagirrek eta Omar Frailek errepideko lasterketa hasi dute, Musashinonomori parketik abiatuta. Gorka Izagirrek eta Frailek hor bukatuko dute haien ibilbidea, baina Ion Izagirrek uztailaren 28an izango du hurrengo lehia. Taldeko masajista batek positibo eman du COVID-19an. Hala ere, hiru euskal herritarrek testean negatibo eman dute. BERRIAk zuzenean jarraituko du lasterteka, 10:00etatik aurrera.
13:00etan izango da Clara Azurmendiren txanda, lehen fasean multzokako ligaxkak jokatuko dituzte Mushasino kirol plazan.
Taldeko kirolei dagokienez, 05:15ean izan da Jose Maria Basterra Otxoaren txanda, Espainiako selekzioarekin, Argentinaren aurka, Oiko Hockey estadioan.
Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindoren txanda izango da 09:15ean. Guztira bost partida jokatuko dituzte taldekako fasean; lehena gaur, Alemaniaren kontra.
Igandean, gainera, Maialen Chourrautek eta Ander Elosegik sailkatze probak izango dituzte: Chourraut eslalom piraguismoko K1 kayaka proban arituko da, eta Elosegi eslalom piraguismoko C1 kanoa proban.
Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun