futbola

Gaurtik igandera arte erosi ahal izango dira Europako Ligako finaleko sarrerak

Zozketan aukeratuak izan direnek dagokien txandan joan beharko dute San Mames estadioko txarteldegietara. Athleticek eta Atletico Madrilek datorren asteazkenean jokatuko dute partida, Bukaresten.

2012ko maiatzaren 3a
10:52
Entzun

Gaurtik igandera bitarte Athletic-Atletico Madril Europako Ligako finaleko sarrera erosteko aukera izango dute sarreren zozketan zenbaki bat lortu dutenek. Klubetik ohartarazi dute bakoitzak dagokion txandan erosi beharko duela sarrera San Mames futbol zelaiko txarteldegietan, edo arazoren bat izatekotan, hurrengo txandan hartu beharko du, eta inoiz ez aurrekoan.

Sarrerak leihatilara heldutako hurrenkeran banatuko dira, eta beraz, sarrera motaren aukeraketa sarrera jasotzen duen lagunak egingo ahal izango du, une horretan dauden aukeren artean. Sarreren prezioa 19 eta 120 euro artekoa da, eta guztira 7.650 sarrera daude salgai.

Erosle batek gehienez lau sarrera jaso eta ordaindu ahal izango ditu. 

Partida datorren asteazkenean jokatuko da, Bukaresten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.