elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"Gauza bat gustura egiten denean, inor ez da aspertzen"

Felix Espilla puntistak bihar jokatuko du profesional mailako bere azken partida, Markina-Xemeinen. 32 urtean aritu da. Haren elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk.

2011ko urtarrilaren 5a
18:19
Entzun
Hona hemen, aurrerapen gisa, Felix Espillaren esan batzuk:

- "Gauza bat gustura egiten denean, inor ez da aspertzen, eta ni halaxe aritu naiz zesta puntan 32 urtean. Gainera, izugarri azkar pasatu zait denbora".



- "Hamalau urte nituela gizon batek zestan hasi behar nuela esan zion gure aitari, asko joka nezakeela iruditzen baitzitzaion. Hasieran aitak ez zuen nahi, baina azkenean konbentzitu zuten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.