Gaur ere esprintean bukatu da Euskal Herriko Itzuliko etapa -Viana-Amurrio, 187 kilometro- eta gaurkoan Alejandro Valverde ez, baizik eta Francesco Gavazzi izan da garailea. Aurreneko bi egunetan bezala, Oscar Freire sailkatu da bigarren, baina Valverde gaur arteko liderra ez da esprintean sartu gaur, sailkapen nagusiko lehen postua galdu du -bi segundora sartu da- eta Freire da lider berria.
Ihesaldi bat izan da etapako beste protagonista. Izan ere, tropelak helmugarako hiru kilometro falta zirela irentsi ditu 18. kilometrotik ihesean egon direnak: Egoi Martinez, Michael Albasini, Eduard Vorganov eta Remy Di Gregorio. Alain Perez eta Iban Mayoz ere haiekin izan dira ia bukaerara arte, eta seiek bost minutu pasako aldea izan dute une batez.
Bihar, itzuliko laugarren etapa: Murgia-Eibar, 160 kilometro. Bukaera aldera lehen mailako bi mendate igoko dituzte: Ixua eta Uzartza.
Larunbatean bukatuko da proba, Orion.
euskal herriko Itzulia
Gavazzi irabazle itzuliko hirugarren esprintean
Freire bigarren sailkatu da berriro, baina lider jarri da. Egoi Martinez, Albasini, Vorganov eta Di Gregorio helmugarako hiru kilometro falta zirela harrapatu ditu tropelak. Viana-Amurrio etapa korritu dute. Bihar, lehen mailako bi mendate: Ixua eta Uzartza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu