Alavesek euskarazko ereserki bat sortu nahi du taldearen 85. urteurrenean. Horixe iragarri zuen, atzo, Dmitri Pitermanek, taldeko presidenteak. Lehiaketa libre bat ireki dute eta irabazleari 10.000 euroko saria emango diote. Onena aukeratzeko, sakelako telefonoen bidez emango dituzte botoak. Ereserki berriarekin euskal hiztunak «asetu» nahi ditu ukrainarrak, orain artekoa gaztelaniaz izan delako. Athleticek eta Realak bezala, euskarazko ereserkia eduki nahi du Alavesek.
FUTBOLA. ALAVES
Gaztelaniazkoaren ordez ereserki berri bat euskaraz sortzeko lehiaketa ireki dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu