Errugbia

Gernika errugbi taldeko entrenatzaile ohiak salatu du zenbait jokalari ohik ia ez dutela jatekorik ere

Egoera "penagarrian" direla esan du Jorge Gimenezek.

2013ko apirilaren 4a
14:25
Entzun

Sasoi gogorra pasatzen ari da Gernika errugbi taldea. Denboraldi historikoa behar zuen 2012-2013koak, Europako Amlin Kopa jokatu behar baitzuen, baina amesgaizto bihurtu da hainbat babeslek ez dutelako bete klubarekin zuten konpromisoa. Horren ondorioz, hainbat jokalarik kluba utzi zuten, eta Jorge Gimenez entrenatzaile ohiak salatu du horietako zenbaitzuek ez dutela jatekorik ere.

"Taldekoak ziren jokalari batzuk etxe batean sartuta daude, ia jatekorik gabe; beste batzuk argindarrik gabe egon dira, eta oso bakarrik sentitu dira, haien egoeraz arduratu behar zutenek erabat ahaztuta", esan du Gimenezek. Bihar agerraldia egingo du hedabideei egoera azaltzeko. Gernika klubeko arduradunak egin ditu errudun, eta utzikeria aurpegiratu die, soldatak ez ordaintzeagatik eta esandakoa ez betetzeagatik.

Jose Alberto Pradera presidenteak otsailean eman zuen klubaren egoera ekonomiko larriaren berri. Gernika lider izan da denboraldi honetan Espainiako Ohorezko Mailan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.