Gernikak badaki Challenge Koparen aldeko apustua gazi-gozoa izango dela, eta atzo bi zaporeak dastatu zituen Worcesterren aurkako ligaxkako lehen partidan. Batetik, egurra jaso zuen, eta talde bakarra egon zen zelaian. Era berean, baina, gozoa izan zen Urbietako harmailetan mila ikusle nola batzen ziren ikustea.
Espainiako Ligako eta Europako liga handien artean dagoen amildegiaren erakusle izan zenpartida. Worcesterrek hamahiru entsegu lortu zituen, eta 33. minuturako erasoko puntua ziurtatua zuten. Lehen zatiko azken minutuetan Gernikako bi jokalarik txartel horia ikusi zuten, eta kanpokoek aldea ireki zuten atsedenaldira (0-40).
Bigarren zatian ez zen erritmoa jaitsi, eta Gernikak entsegu bat lortu zuen (5-54, 61. min) Federico Mazzochiren eskutik. Nabarmentzekoa Worcesterrek lau entsegu egin zituela azken bost minutuetan. Multzoko beste partidan Perpinyak 12-79 irabazi zion Italiako Rovigori. Gernikak Kataluniako taldeari egingo dio bisita hurrengo larunbatean.
Gernikak ez du aukerarik izan Worcesterren aurka (5-85)
Mila ikusle inguru bildu dira Urbietako festan, eta gertutik ikusi dute Europako liga handien maila urrun dagoela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu