Unicaja. Valters (4), Rowland (6), Fitch (12), Freeland (18), Zoric (19) —hasierako bostekoa—; Rodriguez (2), Peric (4), Garbajosa (6), Payne (7) eta Sinanovic.
Gescrap Bizkaia. Jackson (11), Blums (2), Mumbru (7), D'Or Fischer (8), Hervelle (3) —hasierako bostekoa—; Banic (8), Vasileiadis (13), Mavroeidis (4), Raul Lopez (12), Grimau (5) eta Fisher.
Markagailua. 16-14, 37-38 (atsedenaldian); 51-50 eta 78-73.
Epaileak. Conde, Murgui eta Munar. Ez zuten inor kanporatu.
Bestelakoak. 9.000 ikusle inguru Malagako Martin Carpena pabiloian.
Zenbakiek kontrakorik ez dioten bitartean, aukera egon, ba omen dago, baina oso litekeena da Gescrap Bizkaiak astebeteko atsedena izatea otsaileko bigarren hamabostaldian.Kopa jokatuko da data horietan Bartzelonan, baina Katsikarisen taldeak mirari bat, edo mirari baten parekoa behar du Kopako txartela lortzeko. Mirariak osagai hauek ditu: lehen itzulia bukatzeko falta diren partida guztiak irabaztea. Eta menua, honakoa: Lagun Aro igandean Miribillan, CAI Zaragoza, Valladolid eta Obradoiro etxetik kanpo. Bilbotik urrun jokatutako sei partidak galdu egin dituela aintzat hartuz gero, ezinezko helburua.
Bizkaiak nahiko partida txukuna jokatu zuen Malagan, eta garaipenaren arrastoan ibili zen 37 minututan. Defentsa zorrotzak egin zituzten bi taldeek, eta lehen laurden bukaeran markagailuak zioena horren erakusle: 16-14 Unicajaren alde. Bigarren laurdenaren hasieran sei puntuko aldea lortu zuen Katsikarisen taldeak, 19-25, baina Unicajarentzat ere garrantzitsua zen norgehiagoka, eta ez zion ihes egiten utzi Bizkaiari. Beltzekoek hiruzpalau aldiz eduki zituzten bospasei puntuko aldeak, baina atsedenaldira bakarreko aldearekin iritsi ziren: 37-28.
Hirugarren laurden ia osoa ere aurretik osatu zuten bizkaitarrek, baina 30. minutuan, Unicaja zen aurretik 51-50. 36. minutuan iritsi zen une erabakigarria. Raul Lopezek bere hamabigarren puntua saskiratu zuen 60-64koa jartzeko, baina Fitchek hurrengo jokaldian erantzun zuen beste hiruko batekin: 63-64. Hortik aurrera urtu egin zen Bizkaia, eta Unicajak, Rowland eta Fitchekin faltak behartuz, maisuki eutsi zion bere errentari, 78-73 nagusitzeko.
Unicaja 78. Gescrap Bizkaia 73
Gescrapek agur esan dio ia-ia Kopari, Malagan galduta
Unicajak bizkaitarrek baino hobeto kudeatu du partida bukaera; lautik lau irabazi behar dituzte bizkaitarrek orain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu