Valladolid 37. Gescrap Bizkaia 81

Gescrapek bigarrena lortu du errenkadan, bigarren zati onarekin

Gescrapek hamabost minutu bikain jokatu ditu Katsikaris kanporatua izan ostean, eta garaipen ona lortu

Andoni Urbistondo.
2012ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Valladolid 73. Gescrap Bizkaia 81

lanco Rueda Valladolid. Dumas (5), Udrih (3), Jason Robinson (16), Toure (17) eta Bortcahrdt (8) -hasierako bostekoa-; Uriz (2), Diego Garcia (12), Martin (5), Isaac Lopez (3) eta Anagonye (2).

Gescrap Bizkaia. Jackson (7) Blums (6), Mumbru (26), Banic (10) eta Mavroeidis (3) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (12), Josh Fisher (5), Vasileiadis, Roger Grimau (10, Hervelle (1) eta D'Or Fischer (1).

Markagailua. 26-19, 49-37 (atsedenaldian); 60-59 eta 73-81.

Epaileak. Redondo, Garcia Ortiz eta Soto. Katsikaris kanporatu zuten, bi falta teknikorekin (25. m.).

Infernutik zerura. Edo beltzetik zurira. Trakets lehen bi laurdenetan, opariak eman eta eman, eta dotore bigarrenean, aurkaria itotzeraino. Gescrap Bizkaiak bigarrenez lortu du garaipena etxetik at, eta Kopa jokatzeko aukerari eutsiko dio ordu batzutan. Lagun Aro eta Bartzelonaren artekoa bukatu bitartean. Donostiarrek galtzen badute, aukera izanen dute Obradoiroren aurka.

Bizkaitarrak eta Bilboko prentsa ozen kexatu da epaileek taldea sobera zigortzen dutelako. Atzoko partidak ere bilduma bera jasotzeko joera zeukan lehen erdia ikusita, baina bestela gertatu zen Valladoliden, epaileek berpiztu baitzuten Bizkaia. Ez aldeko joera erakutsita, Fotis Katsikaris entrenatzailea kanporatuta baizik. Bi teknika adierazi zizkioten greziarrari partidako 25. minutuan, eta, orduz geroztik, taldeak 13-31ko partziala lortu zuen, galduta zirudiena garaipen garrantzitsu bilakatuz.

Entrenatzailea kabitu ezinik zebilen, epaileekin ernegatuta, bederatzi falta adierazi zizkiotelako Bizkaiari lehen laurdenean. 25. minutuan, ordea, jokalariak esnatzeko erabili zituen teknikak Katsikarisek. Epelak bota zizkien aldagelan, eta lehen erdiko desastrea konpontzeko gai izan ziren. Atsedenaldiko 49-37a 51-48koan utzi zuten. Orduan, lanean jarraitu behar zenean, bi hiruko saskiratu zituen Valladolidek, Nacho Martin eta Diego Garciaren eskutik, eta 57-48koarekin bere onetik atera zen Katsikaris. Kanporatzea behartu arte.

Valladolidek hiru jaurtiketa libre kale egin zituen, eta hazi egin zen Bizkaia. Koska egin, iturria itxi Gaztelakoei, eta erasoan, zulo handiak bilatu. Mumbruk sekulako partida jokatu zuen, 26 puntu eta 30 puntuko balorazioa, baina Raul Lopezek hartu zuen aginte makila. Hamabi puntu sartu zituen, eta taldekideak elikatu eta hauspotu. Bueltako bidaia pozik egingo dute bizkaitarrek, baina lanean jarraitu behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.