Gescrapek Valentziari egingo dio bisita, eta Lagun Arok Joventut hartuko du
Maiatzaren 17an hasiko dira titulua lortzeko kanporaketak, eta gaurko jardunaldia erabakigarria izan daiteke jakiteko ea lehen aldiz hiru euskal talde egongo diren kanporaketetan. Gescrapek norgehiagoka zaila du Valentziaren aurka (12:30), biek laugarren postua dutelako jomugan eta biak sasoi ko daudelako. Jokalari guztiak prest ditu Katsikarisek, Valentziak bezala. Lagun Arok ere neurketa garrantzitsua du. Bi partida galdu ditu jarraian,—Murtziaren aurka eta Bartzelonaren aurka—, eta badirudi indar apur bat galdu duela. Seigarren postuan daude, 16 partida irabazita, eta kalkuluek diote 18 irabazi beharko dituztela zortzi onenen artean sartzeko. Egutegi ona du Lagun Arok: Fuenlabrada eta Kanaria Handiaren aurka ariko da, besteak beste, baina etxeko lanak lehenbailehen egitea onena, Joventut menderatuta (18:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu