Arrauna

Getariak bandera eskaini dio Andoni Galarragari

ETE ligan Deustu izan da garailea. KAE 1 ligan, berriz, etxeko taldea izan da nagusi: Getaria.

Getariako arraunlariak, aurten, Hondarribiako jaitsieran. IñIGO URIZ / FOKU
2021eko ekainaren 20a
17:25
Entzun

Ez dira garaileak errepikatu. Atzo, San Pedron (Gipuzkoa), iazko garaileak errepikatu ziren ETE eta KAE 1 ligen estreinako jardunaldian (Tolosaldea eta San Pedro), baina gaur beste bi izan dira bandera astindu dutenak: Deustu eta Getaria, hain zuzen.

Berezia izan da estropada. Izan ere, estropada duela gutxi lan istripu batean hil zen Andoni Galarraga arraunlariaren omenezkoa izan da, eta omenaldi ezin hobea egin diote haren taldekideek: bandera eskaini diote.

Hirugarren txandatik irabazi du Getariak. Haize gorabeheratsuak eragina izan du, eta, garaile zirela ikusita, ezin izan diete malkoei eutsi etxeko traineruko hainbat arraunlarik, Galarraga gogoan. Ohorezko txandan San Pedro helmugaratu da aurrena.

Aurretik, ETE ligan, faborito zen Tolosaldea mendean hartu du Deustuk. Bost segundo atera dizkio, bigarren luze ikusgarria eginda. Orain sailkapeneko lidergoan berdinduta daude bi taldeak. Hirugarren Hibaika izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.