Getxo Arteak 13-8 irabazi dio Bizkaia Gernikari
ERRUGBIA. Getxo Artea 13-8 gailendu zen atzo Bizkaia Gernikaren kontra, denboraldiko azken-aurreko partidan. Getxokoak zorrotz aritu ziren defentsa lanean, eta Bizkaia Gernika ez zen gai izan aurkarien atzeko lerroa gainditzeko. Porrotaren ondorioz, urrundu egin zaie laugarren postua gernikarrei. Ampo Ordiziak, berriz, gaur etxean jokatuko du, Quesos Entrepinaresen aurka (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu