Getxo Arteak ez du aukerarik izan Quesos Entrepinaresen aurka

Bizkaiko taldeak 55-25 galdu du Valladoliden, eta Espainiako Ohorezko Mailako finaletik at gelditu da

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Akabo Getxo Artearen ibilbidea sasoi honetan. Bizkaiko taldeak 55-25 galdu zuen atzo Valladoliden (Espainia), Quesos Entrepinaresen aurka, Espainiako Ohorezko Mailako finalerdietan, eta lehiaketatik kanpo geratu da, finala jokatzeko erdibidean.

Getxo Arteak bazuen itxaropena liga erregularreko lehen sailkatua ustekabean harrapatzeko, hots, final-laurdenetan La Vilarekin egindakoa errepikatzeko. Bizkaitarren ametsak, ordea, hogei minutu eskas iraun zuen, etxekoek hiru entsegu sartu eta 21-0ekoajartzeko behar izan zuten denbora. Kolpe handiegia izan zen, erabakigarria, hortik aurrera Getxo nora ezean ibili baitzen, gora egin ezinik.

Derbia gaur Altamiran

Beste finalistaren izena gaur argituko da. Gauza bat jakina da: euskal talde bat izango da. Izan ere, Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak bigarren finalerdia jokatuko dute Altamiran (12:30, ETB K). Goierriko taldea da faborito. Batetik, etxean jokatuko du, zelaia lepo beteko duten zaleen berotasunean. Bestetik, Gernikak baino astebete gehiago izan du atseden hartzeko, zuzenean sailkatu baitzen finalerdietarako. Hori gutxi balitz bezala, elkarren aurka jokatutako bi partidetan nagusitu da: 49-21 eta 5-19.

Hala ere, ordiziarrak ezin dira fidatu, gernikarrak sasoiko baitaude. Final-laurdenetan eman zuten euren jokoaren berri, Santboianari bere zelaian irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.