Gibelean tumore bat aurkitu diote Eric Abidali
ESPAINIAKO LIGA. Eric Abidalek, Bartzelonako atzelariak, tumore bat dauka gibelean, eta gaur bertan egingo diote ebakuntza, 16:00etan, Bartzelonan. Jokalaria bera taldekideekin bildu zen atzo, egoeraren berri emateko. 32 urte dauzka Abidalek, eta oso maila altuan aritu da jokatzen azken partidetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu