Gilbert bigarrenez jarraian nagusitu da Lombardian
TXIRRINDULARITZA. Herenegun Piamonten bezala, Philippe Gilbertek (Omega) irabazi zuen atzo Lombardiako Giroa, bigarren urtez jarraian. Eroso gailendu zen, ihes egin eta bakarrik helmugaratuta. Podiuma Michele Scarponik (Androni) eta Pablo Lastrasek (Caisse) osatu zuten. Euskaltel- Euskadiko Samuel Sanchez eta Mikel Nieve, berriz, seigarren eta zazpigarren izan ziren, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu