Philippe Gilbertek (BMC) irabazi du Espainiako Vueltako 19. etapa: Peñafiel-Lastrilla, 178,4 kilometro. Etapa lasaia izan da. Bukaeran bi kilometroko aldapa zuten; behe samarrean jo du erasoa Gilbertek, beste batzuekin batera, eta ia harrapatu dute bukaeran. Aurtengo Vueltako bigarren etapa garaipena du. Alejandro Valverde sartu da bigarren, denbora berean; tropel txiki baten buruan heldu da.
Sailkapen nagusian Alberto Contadorrek segitzen du lider. Valverde dago bigarren, 1.35era. Hirugarren Joaquim Rodriguez, 2.21era. Azken biek gaur denbora sari batzuk lortu dituzte, baita helmugan hiru segundoko tartea ere Contadorrekiko. Denera, Valverdek harekiko hamazazpi segundo, Rodriguezek zazpi. Laugarren Chris Froome dago, 9.48ra.
Bihar 20. etapa korrituko dute: Faisanera-Bola del Mundo, 170,7 kilometro. Maila bereziko Bola del Mundo mendian bukatuko da. Aurretik, lehen mailako hiru mendate eta bigarren mailako bat izango dituzte.
Igandean amaituko da Vuelta, Madrilen.