Txirrindularitza

Gilbertek etapa, Contadorrek Giroa

Philippe Gilbertek (BMC) irabazi du Giroko 18. etapa, Monte Olognon behera erasoa jota. Alberto Contadorrek (Tinkoff) atzean utzi ditu faborito guztiak, eta erabakita utzi du Giroa.

jarraia111483.jpg
unai zubeldia
2015eko maiatzaren 28a
17:20
Entzun

Artista handi bat aurrean, eta are handiagoa atzean. Philippe Gilbertek (BMC) handikiro irabazi du Italiako Giroko 18. etapa, eguneko ihesaldian sartu, Monte Ologno lehen mailako mendatean gora sufritu, eta beherakoan, atzetik aurrera eginda, iheskideei erasoa jota. Hamalau txirrindulariko ihesaldia sortu da aurrean, hamahiru minutuko aldea ere izan du eguneko igoera bakarrera bidean, eta Gilbert izan da indartsuena.

Monte Ologno igotzeko metro gutxi falta zirela erorketa izan da tropelean, besteren artean hankaz gora joan da Mikel Landa (Astana), eta orduantxe hautsi da dena. Bete-betean tropeletik tiraka hasi dira Movistar eta Tinkoff, eta aldapa gogortzearekin batera erasoa jo du Alberto Contadorrek (Tinkoff). Ryder Hesjedal (Cannondale) soilik izan da gai espainiarrari urrutitik begira eusteko, eta elkarrekin egin dute goitik beherakoa. Landak, berriz, igoera bikaina eginda, eroso antzean harrapatu du taldekideen multzoa, baina Astanak ez du gehiago bizitu erritmoa, Fabio Aruri (Astana) kalterik ez egiteko helburuarekin.

Gilbertengandik 6.05era helmugaratu dira Contador eta Hesjedal, eta 7.18ra Landa eta Aru, gainerako faborito gehienak taldetxo horretan zirela. Sailkapen nagusian Contadorrengandik 5.15 minutura geratu da orain Landa, eta 6.05era Aru. Gravellona Toce eta Cervinia artean, 19. etapa jokatuko da bihar, 236 kilometrokoa. Oso gogorra da eguna, Croce Serra (3), Saint Barthelemy (1), Saint Pantaleon (1) eta Cervinia (1) igo beharko dituztelako, azkena helmugara bidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.