Derbia

Gipuzkoa Basketek 87-91 galdu du Bilbo Basketen kontra

Oso ondo aritu dira defentsan etxekoak, baina saskiratzeko unean lanak izan dituzte.

Mumbru baloia eskuetan, GBCren aurkako partidan. JUAN HERRERO, EFE
2017ko urriaren 29a
15:52
Entzun

Lehen laurdenak erabaki du partida. Izan ere, Gipuzkoa Basketen izarra, Henk Norel, kantxaratu arren, agerian geratu dira haren arazo fisikoak. Hala, etxekoak ez bezala, lasai aritu dira Bilbo Basketekoak, zeinak lehen laurdenean 14-26ko aldea atera dute, hamar puntu jarraian egin ostean. 

Defentsan sendo baina erasoan hutsune handiekin ari tu dira GBCkoak. Atsedenaldirako hamabost puntuko aldea zuten bilbotarrek, eta hori iraultzen ahalegindu dira etxekoak partida amaitu bitarteko tarrtean. 

Porfi Fisacenek ez dute itxaropena galdu eta azken minutuetan ikusleei sinetsarazi ere egin diete miraria gerta zitekeela. Izan ere, hirugarren laurdena amaitzeko 11 minutu soilik geratzen zirenerako bi taldeen arteko tartea zortzi puntura murriztu dute, Cheryren saskiratzeei esker. 

Aldea are gehiago murriztu da azken laurdenean, Van Lacke eta Clarken jokaldi ikusgarriei esker, baina azkenean 87-91ko emaitzarekin konformatu behar izan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.