futbola

'Gipuzkoa euskararekin bat' izango da Realaren elastikoaren leloa hurrengo denboraldian

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordioa erdietsi du Donostiako klubak, eta 1,2 milioi euro jasoko ditu.

2010eko apirilaren 30a
18:39
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundia Realaren babeslea izanen da hurrengo denboraldian, eta futbol klubeko lehen taldeak elastikoan Gipuzkoa euskararekin bat leloa eramango du. Bi aldeek gaur erdietsi dute akordioa, Realak arratsaldean jakinarazi duenez.

Hitzarmenaren arabera, Donostiako klubak 1,2 milioi euro jasoko ditu hurrengo denboraldian babesletza horregatik.

Akordioaren aurkezpen ekitaldia heldu den astelehenean eginen dute Anoeta futbol zelaian, eta bertan izanen dira Markel Olano ahaldun nagusia eta Jokin Aperribai Realeko presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.