Zarauzko Ikurrina eskuratzeko bigarren estropadan Gipuzkoako trainera izan zen atzo nagusi, eta garaipen horri esker emakumezkoen Euskotren liga Gipuzkoak irabazi du. Puntutan berdinduta amaitu dute txapelketa Gipuzkoak eta Galiziak, baina araudiak esaten du berdinketa kasuetan jokatutako azken estropada irabazten duenarentzat izango dela liga. Beraz, araudiari jarraituz Gipuzkoa txapeldun.
Hasieran, ordea, okertu egin zen lehiaketa batzordea, eta araudian zehazten den estropada barik, pentsatu zuten azken bandera irabazten zuenarentzat zela berdinketa kasuetan txapela. Ondorioz, Galizia aldarrikatu zuten lehendabizi txapeldun, larunbateko estropadan lortutako 18 segundoko abantailari esker talde horrek eskuratu baitzuen atzo Zarauzko Ikurrina. Atzoko estropadan, ordea, gipuzkoarrak nagusitu ziren 4 segundogatik.
Akatsaz ohartu zirenerako, galiziarrek jada jasoak zituzten garaikurrak eta ospatua zuten garaipena. Beraz, itsusia gertatu zen horren guztiaren ondoren saria gipuzkoarrei ematea. Hain justu, Gipuzkoako taldean aritu diren neskek pena hori dutela aitortu dute komunikabideetan.
Atzo Zumaiko neskak aritu ziren Gipuzkoaren izenean. Getaria eta Tolosakoak ere aritzen dira.
Arrauna
Gipuzkoak irabazi du Euskotren liga
Hala ere, gorabeheratsua izan zen emakumeen arraun txapelketa nagusiaren amaiera: hutsegite baten ondorioz, hasieran Galiziari eman zioten txapela lehiaketa batzordeak, eta gero zuzendu egin behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu