Futbola

Gipuzkoako Foru Aldundia "nazkatuta" dago Iñaki Badiolarekin

Aldundiak klubean jarria duen administratzaileak postua utzi beharko lukeela esan zuen atzo Realeko presidenteak, "ezkutatu egin zuelako 20 milioi euroko iruzurra".

2008ko abenduaren 11
15:59
Entzun
Atzo Iñaki Badiola Realeko presidenteak zioen Gipuzkoako Foru Aldundiak futbol klubean jarria duen administratzaileak -Antxon Ibargutxik- utzi egin beharko lukeela postua, ustezko iruzur kasu bat dela medio, eta gaur Aldundiak agertu du "nazkatuta" dagoela Badiolarekin, "jarrera arduragabea duelako".

Realeko presidenteak atzo zioenez, klubak Foru Aldundiari 20 milioi euroko "iruzurra" egina dio BEZ dela-eta, eta "Ibargutxik, hori jakin arren, ezkutatu egin du".

Aldundiak administratzaile horren kudeaketa defenditu du, "arduraz aritu delako, eta bere erabakiak beste bi administratzaileekin adostu izan ditu. Badiolak inoiz ez ditu frogatzen bere akusazioak, eta zatiketa eragiten du".

Realari bideragarritasun ekonomikoaren plana eskatu dio Aldundiak.

Abenduaren 20an egingo dute Realeko batzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.