Gipuzkoako Txapelketa etzi jokatuko da
TRONTZA. Gipuzkoako Trontza Txapelketa etzi jokatuko da, Alkizan (12:00). Lau biko ariko dira: Aitor Esnaola-Igor Esnaola, Jokin Garmendia-Unai Iraola, Juanjoxe Agirregabiria-Unai Salegi eta Andoni Rezabal-Aitor Roteta. Trontzalariek 18 epai egin beharko dituzte: 12 etzandako enborrean eta 6 zutikakoan, kanaerdikoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu