Etna Siziliako mendia izango da 2011ko Italiako Giroko protagonistetako bat, probaren historian hirugarren aldiz igoko baitute 1.904 metroko mendate hori. 1967 eta 1989an izan ziren aurreneko aldietan, eta datorren urteko Giroko bederatzigarren etapan igoko dute, maiatzaren 15ean.
Gaur aurkeztu dute, hain zuzen, 94. itzulia, Turinen. Maiatzaren 7tik 29ra arte korrituko dute. Hasi, Venaria Realen; bukatu, Milanen. Italiaren batasunaren 150. urteurreneko ekitaldien barruan sartuko dute 2011ko Giroa.
Lehen egunean 21,5 kilometroko taldekako erlojupekoa izango dute, maiatzaren 13 eta 14an Austriako Alpeetan ariko dira, 12,7 kilometroko kronoigoera izango dute geroago, eta azkeneko egunean Milanen 32,8ko erlojupekoa.
Aurtengo Giroa Ivan Bassok irabazi du.
txirrindularitza
Giroan Etnara hirugarren aldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu