Lance Armstrong estatubatuarrak herenegun Gaztela eta Leongo Itzulian (Espainia) eskuineko lepauztaia hautsi zuen, baina Italiako Giroan parte hartzeko prest egotea espero du. Maiatzaren 9an hasiko da lasterketa, Venezian. Armstrong jada Texasen (Amerikako Estatu Batuak) da eta gaur bertan ebakuntza egingo diote.
“Oraindik nekatuta eta minduta dut gorputza, mediku azterketa, bidaia eta mugimendu askoko egunak izan dira”, adierazi du. Lepauztaiaren haustura ez dela garbia uste dute medikuek eta, ondorioz, ebakuntza uste baino konplexua izan daitekeela adierazi du txirrindulariak. Ebakuntzaren ostean, 72 ordutan atseden hartuko du eta astebetera, agian, bizikleta gainean ibiltzen hasiko dela iragarri du.
"Lepauztaian xafla jarriko didate eta, gorputzak ez badu ukatzen, denboraldiko lasterketekin jarraitzeko arazorik ez izatea espero dut", esan du Armstrongek.
Txirrindularitza
Giroan parte hartzeko prest egotea espero du Armstrongek
Herenegun lepauztaia apurtu zuen eta gaur egingo diote ebakuntza, Texasen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu