Atzo Erroman 14,4 kilometroko erlojupekoan ez zen ustekaberik izan eta Denis Mentxovek (Errusia, 31 urte) irabazi du Italiako Giroa. Bere aurreneko Giroa du. Espainiako Vuelta ere irabazita dago (2005ean eta 2007an) eta, beraz, itzuli handien artetik, Frantziako Tourra baizik ez zaio falta -uztailaren 4an hasiko da aurtengo edizioa-.
Nafarroan bizi da azken urteetan Mentxov: Gorraitzen orain. Gaur da iristekoa bertara, eta bihar Errusiara joango da, senideekin-eta Giroko arrakasta ospatzera.
Ignatas Konovalovasek lortu zuen atzo Erroman garaipena. Mentxov hamargarren izan zen, 24 segundora -erorikoa eduki zuen.-
Sailkapen nagusian Danilo di Luca izan da bigarren, 41 segundora. Hirugarren, Franco Pellizotti, 1.59ra.
Txirrindularitza
Giroko garaipenarekin itzuliko da Mentxov Gorraitzera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu