Gizonezkoen 600 kilokoen bigarren saioa, gaur, Loiun
SOKATIRA. Gizonezkoen 600 kilokoen mailako Euskadiko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur 11:00etan, Loiun (Bizkaia). Sei talde ariko dira lehian: Gaztedi, Goiherri A, Mutriku, Goiherri B, Getxo eta Gaztediko talde mistoa. Hain zuzen ere, ordena horretan sailkatu ziren taldeak joan zen igandean Aian (Gipuzkoa) jokatutako estreinako jardunaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu