Arrauna

Gogotik sufrituta nagusitu da Kaiku Galizian

Bizkaitarrak lider iritsi ziren Sanxenxoko estropadara, eta lider jarraitzen dute, gaur nagusituta, baina Jose Luis Kortaren taldeak bi segundo eskas atera dizkio Oriori.

2013ko uztailaren 6a
19:29
Entzun

Kaiku zen faborito, eta bizkaitarrek ez dute hutsik egin. Baina Jose Luis Kortaren taldeak ederki sufrituta irabazi du Sanxenxoko bandera, Galizian. Azken txandan aritu dira Kaiku eta Orio, Urdaibai eta Tiranekin batera, eta lehia estu-estua izan dute lehen biek. Azkenerako 2,26 segundo besterik ez dizkio atera Kaikuk Oriori. San Juan izan da hirugarren, bigarren txandan nagusituta, 7,20 segundora, Urdaibai laugarren, 7,58ra, San pedro bosgarren, 12,56ra, eta Hondarribia seigarren, 14,98ra. Behekaldean, egun txarra izan du Zumaiak, eta azken postuan amaitu du estropada. Castreñak, gainera, Zumaiaz gain, Pedreña ere atzeratu du Sanxenxon. Sailkapen nagusian, Kaikuk jarraitzen du buruan, 45 punturekin; 43 dauzka Oriok, 40 Urdaibaik, 31 San Pedrok, 29na San Juanek eta Tiranek, 25 Portugaletek, 24 Hondarribiak, 17 Astillerok, 13 Pedreñak, 12 Zumaiak eta 6 Castreñak. Galizian bertan jokatuko da bihar San Miguel ligako bosgarren estropada (12:00).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.