Iñaki Osa 'Goikoetxea'-k hortzak erakutsi zizkien bakarka Aimar eta Mugartegik osaturiko bikoteari, baina ezin izan zuen irabazi (30-28). Munduko txapeldunak adore erakustaldia eman zuen Berriatuan, baina hasiera kaskarra zama astunegia izan zen balentria lortu ahal izateko.
Goikoetxeari bere tokia aurkitzea kosta zitzaion hasieran, bikoteak, berriz, ohibezala jokatzen, hobeto hasi zuen desafioa (5-13). Zumaiakoa, baina, munduko pilotari onena dela erakutsi zuen, eta sakearekin bikotea izutu zuen. Izutu eta gailendu, aurretik jartzeraino (20-18). Azken txanpa parekatua izan zen, eta bikoteak ez zuen bere sasoia baliatzerik lortu (26-26). Azken tantoetan, baina, Mugartegi trebe aritu zen, eta 'txula' bati esker bi tantoko aldea lortu zuen (28-26), bukaeran erabakigarri izan zen tartea.
Goikoetxeak ezin izan du bakarka irabazi bikotearen aurka (30-28)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu