Gol batez galdu dute San Antoniok eta Anaitasunak
ESKUBALOIA. San Antoniok eta Anaitasunak zapore gazi-gozoarekin agurtu zuten atzo Asobal Liga, gol bakar batez galdu baitzuten etxetik at. San Antoniok ezin izan zuen Valladolid mendean hartu (39-38), eta Anaitasunak ezta Ciudad Encantada ere (34-33). Bi taldeak Ohorezko Mailan ariko dira datorren urtean. Liga titulua Bartzelonarentzat izan da, historian 11. aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu