Irudia. Bilbo
GOLA, IÑIGO CABACASENTZAT
Athleticeko zaleek Iñigo Cabacas omendu zuten iragan igandeko partidan, eta hilketaren nondik norakoak argitzeko eskatu. Zati bakoitzeko lehen bederatzi minutuak isilik egin zituzten, hamargarrenena txaloka egin aurretik. Herri Nortek, berriz, hutsik utzi zuen bere harmaila isilaldiaren ondoren. Jokalariak Iñigo, Gogoan zaitugu leloa zuen elastikoekin zelairatu ziren, eta Fernando Llorentek eskuetan hartu eta erakutsi egin zuen gola sartu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu