Golden Statek 105-106 irabazi du Toronton, eta seigarren partida behartu
SASKIBALOIA. Seigarren partida jokatuko dute Toronto Raptorsek eta Golden State Warriorsek NBAko finalean. Kanadako taldeak aukera zuen atzo lehen aldiz eraztuna irabazteko, baina galdu egin zuen etxean: 105-106. Golden Statek garaipena lortu zuen, nahiz eta lehia hasi eta gutxira Kevin Durantek lesio larria izan zuen eskuin oinean. Bihar goizaldean jokatuko dute seigarren partida, Oaklanden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu