Gomez anaiak eta Jonathan Lastra ariko dira gaur, 23 urtez azpiko proban

unai zubeldia
Donostia
2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Gizonezkoen elite mailako lasterketak sortzen du Munduko Txapelketan zalapartarik handiena, baina onenengandik gertu ibiltzeko itxaropen itsua daukate gaur Jon eta Iñigo Gomez anaiek eta Jonathan Lastrak 23 urtez azpikoen proban (15:00). Lastra oso txukun ibili zen iazko Munduko Txapelketan, Sankt Wendelgo zirkuituan (Alemania), juniorren mailan; 17. postuan amaitu zuen proba. Eta sasoi honetan hiru proba irabazi ditu, tartean Euskadiko Txapelketa. Gomez anaiei dagokienez, Munduko Kopako azken proban lehiatu ziren asteburuan, Hoogerheiden (Herbehereak); Iñigo Gomez 42. postuan sailkatu zen, eta Jon anaia 50. postuan. Sasoi honetan bi proba irabazi ditu Jonek, eta bakarra Iñigok.

Gaur juniorren lasterketa jokatuko da 23 urtez azpikoen aurretik (11:00). Bihar, berriz, elite mailako bi probak jokatuko dira: emakumezkoena, 11:00etan, eta gizonezkoena, 15:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.