Goñi III.ak ez du partidarik jokatuko finalaren aurretik
ESKU-HUSKA. Fernando Goñik ez du partidarik jokatuko binakako finalaren aurretik. Aspek igandeko jaialdia aldatzea erabaki du, eta Pascualek ordezkatuko du Zubirikoa. Goñi ondo dago fisikoki, erabaki teknikoa izan da, partida orekatze aldera. Olaizola II.ak eta Mendizabalek, bestalde, entrenamendu saioa egingo dute gaur, Atanon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu