Gonzalez da sailkapena eskuan duen beste hautagaia; horretarako, Irujo hamazazpi tanto baino gutxiagotan utzi beharko luke. Era berean, Barriolak irabazi eta Irujo ez balitz hemezortzi tantotara iritsiko, azkaindarra finalean legoke. Barriolaren aukerak dira zailenak azaltzen, baina bi dira nagusiak: Irabazi eta Irujok 18 tanto egiten baditu, edota 19 tanto eginda galdu eta Gonzalezek galtzen badu. Azkenik, Titinek du zailen, Barriolak 15 tanto baino gutxiago egin behar dizkio, eta Irujok irabaztea behar du.
Lau t'erdikoa
FINALERDIETAKO LIGAXKA 3. jardunaldiaLarunbatean, Iruñean
Titin III.a / Barriola.
Igandean, Eibarren
Martinez de Irujo / Gonzalez
J I G TA TK
1.Martinez de Irujo. 2. 2. 0. 44. 33
2.Barriola. 2. 1. 1. 38. 39
3. Gonzalez. 2. 1. 1. 39. 42
4.Titin III.a. 2. 0. 2. 37. 44