Sebastian Gonzalezek 22-12ko emaitzarekin irabazi dio gaur Julen Retegi Retegi Bi-ri, Iruñean, Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiko partidan.
Beraz, Retegi finaletik kanpo geratu da. Gonzalezek, aldiz, oraindik aukerak baditu eta biharko partidaren ostean jakingo du finalean izango den ala ez. Bihar Eibarren (Gipuzkoa) Irujo eta Titin III.a ariko dira, finalerdietako Ligaxkako azken partidan.
Finalean izateko bi aukera ditu Gonzalezek:
- Titinek Irujori irabaztea.
- Irujok Titin hamalau tantotan edo hamalau tantoz azpitik uztea.
pilota
Gonzalezek 22-12 irabazi dio Retegi Biri
Lau t'erdiko Txapelketako finaletik kanpo geratu da Julen Retegi. Gonzalezek bihar jakingo du finalean izango den ala ez, Irujo eta Titin III.aren partidaren emaitza jakin ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu