Gonzalezek eta Laskurainek irabazi dute Ipar Kutxa torneoko finala (16-22)

Olaizola I.a eta Mendizabal II.a atzetik joan dira partida guztian, eta nekea nabaritu dute amaieran

Erredakzioa
Donostia
2009ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Ikusgarria ez, baina oso gogorra bai. Gonzalezek eta Laskurainek gogotik lan eginda irabazi zuten atzo Ipar Kutxa torneoko finala, Olaizola I.a eta Mendizabal II.aren aurka (16-22). Bero egiten zuen atzo Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta partida bera ere oso luzea eta gogorra izan zen. 2-1ekoan salbu, irabazleak aurretik izan ziren partida guztian (3-5, 5-8, 10-13, 11-15...). Olaizola I.ak eta Mendizabal II.ak, hala ere, piloteoan nagusitu eta 15na berdindu zuten partida. Baina amaiera aldera behera egin zuten gorriek. Irabazleek Mendizabal II.a nekarazi zuten hasieratik, eta amaieran jaso zuten lan horren fruitua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.