Realeko zuzendaritzak goizean jakinarazi du Amorrortuk kargutik kentzen zuela, "emaitza txarren ondorioz". Jose Maria Amorrortu Realeko entrenatzailea izan da 2004-2005 denboralditik. Eibarren denboraldi bikaina egin ostean fitxatu zuen Realak. Taldeko zuzendaritzak esker ona agertu dio entrenatzaileari "egindako lanagatik eta erakutsitako giza dohainengatik". Realak jokoan zeuden azken 36 puntuetatik lau bakarrik lortu ditu.
Arratsaldeko zazpi eta erdiak inguruan baieztatu du Realak Amorrorturen kargugabetzea iragarri ondoren ahoz aho zebilen zurrumurrua: Gonzalo Arkonada izango dela taldearen entrenatzailea.
Reala
Gonzalo Arkonadak ordezkatuko du Amorrortu
Jose Maria Amorrorturen kargugabetzearen berri zabaldu eta segituan piztu diren zurrumurruak baieztatu ditu Realeko zuzendaritzak: Gonzalo Arkonada gaur arte Sanseren entrenatzaile izan denak beteko du Amorrorturen lekua Realean. Sansen emaitza txukunak bildu ditu Arkonadak; aurretik Tolosa eta Beasain taldeetan ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu