Googlek beldurra ematen zuen

David Merino Guillain-Barre sindromeak jota egon zen iragan udazkenean, 100.000 pertsonatik bat gaixotzen duen gaitz neurologiko larriak.

Imanol Magro Eizmendi.
Villar de Torre
2012ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Google-n 'Gillain Barre sindromea' bilatu nuen. Lehen lau lerroak irakurr,i eta leihoa itxi egin nuen. Jendea ospitalera iristen ari zen, larria izan zitekeela zioten, eta beldurtu egin nintzen», gogoratu du Davidek. Iragan udazkenean pasatu zuen kalbarioaren izena da, 100.000 pertsonatik bat gaixotzen duen gaitz neurologiko arraroa da, eta sistema immunitarioa hondatzen duena.

«Medikuek ez zekiten zer zen, hasieran giharminak ziruditen, baina gero ingresatu behar izan ninduten. Tumore bat izan zitekeela esaten zizuten, esklerosia… Beldur nintzen, benetan. Birusa zela esan zidatenean lasaitu eta guzti egin nintzen, pasatuko da esaten nioen neure buruari». Okerrera egin zezakeela esan zioten, baina ez zen hala izan. «Ondo dut gogoan bizkarrezurreko ziztada sartu zidatenean nola pasatu nuen aste osoa sofa horretan etzanda. A zer-nolako zorabioa».

Bilboko feriako finala jokatu ondoren, eta entrenamendu bat bukatu berritan, Miguel alboan zuela, lurrera erori zen David. «Hurrengo egunean sanmateoetako feriaren aurkezpena zen, eta nik ordezkatu nuen anaia», azaldu du nagusiak. «Oso gogorra izan zen, baina ospitalera joan eta aurpegi onez ikusten zenuenez berak animatzen zintuen. Astebetera bere kabuz zutik jar zitekeela ikustea lasaitasun handia izan zen. Gero, amak ez zuen minutu batez ere bakarrik utzi. Aita gutxiago egon zen, patata uzta garaia hasi berria zen».

Medikuek berriz ere puntan jokatzeko urtebete beharko zutela esan zioten Davidi, baina bi hilabete nahikoak izan ziren. «Hemengo patatek indar handia ematen dute-eta!», aldarrikatu du. Hiru hilabete baino gutxiagoan zuriz jantzia zen. «Joaquin Plazak gogor egin zidan, entrenamenduak eta berrindartze lana tartekatuz. Gogorra izan zen. Orduan esan balidate binakako finala jokatuko nuela…».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.