Gescrap Bizkaiaren aurkako porrotak taldea kaltetu duen edo ez egonen da ikusgai gaur Madrilen, Estudiantesen aurka jokatuko baitu Caja Laboral Baskoniak (18:00, TDP). Aurkari zaila, batez ere etxean, hiru neurketa jokatu, eta hirurak irabazi baititu. Reggie Williams etxean geratu da, eta kanpoko lerroan lan handia egin beharko dute Oleson, Ribas San Emeterio eta Nemanja Bjelicak.
Josean Kerejetak iragarri bezala, merkatua arakatzen ari zen taldea Reggie Williamsentzat ordezko baten bila. Hilabeterako du hegalekoak, eta Goran Dragic da Gasteizera etorriko dena. Hasiera batean NBAko lock-out-a bukatu bitartean, eta greba bukatzen ez bada, sasoi osorako. Gauzak normal, Fenerbahceren aurka egingo du debuta joko antolatzaile esloveniarrak, Euroligan.
Goran Dragic fitxatu du Caja Laboral Baskoniak
Gasteizko taldeak Estudiantesen etxean jokatuko du gaur, baina jokalari berria ez da garaiz iritsiko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu