Real Unionek Goran Maric aurrelaria ekarri zuen neguko fitxaketa garaian, gol gabezia betetzeko, baina min hartu du, eta bi aste egin beharko ditu jokatu gabe. Horrenbestez, zaleen aurrean debuta egin gabe gelditu beharko du. Osteguneko entrenamenduan hartu zuen min, eta atzo entrenatzen saiatu zen, baina utzi egin behar izan zuen lan saioa.Aurrealdean beste jokalari bat ere faltako da: Iñaki Goikoetxea; zigortuta dago, bost txartel hori pilatzeagatik. Aste honetan bertan fitxatutakoak ere, Mari Lacruzek, ez du jokatuko. Erdiko atzelari nafarra ez dago sasoiko, aurreko denboraldi amaieratik ez duelako alerik jokatu. Beraz, fitxatutako jokalaririk gabe jokatu beharko du bihar Real Unionek.
Maric eta Lacruz ez dira fitxatuko dituzten bakarrak izango. Klubak ezer baieztatu ez badu ere, beste erdiko atzelari bat ekarriko du. Danilo Gerlo du izena (1979, Buenos Aires, Argentina), eta River Platen jokatu zuen iaz arte. 2004tik jokatu zuen Argentinako talde indartsu horretan, eta aurretik Club Atletico Federacion eta Quilmesen aritu zen.
Jokalari berriei lekua egiteko, taldeko bi kideri fitxa kendu die klubak: Oier Larrainzarri eta Joseba Agirreri; ez dute jokatuko hemendik aurrera.
Goran Maricek min hartu du, eta bihar ez da ariko Kordobaren aurka
Lacruzek ere ez du jokatuko, sasoian ez delako, eta fitxatutako jokalaririk gabe jardun beharko du Real Unionek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu