Mendi lasterketa

Gorbeia Suzien lasterketa ez da egingo 2018an

Antolatzaileek ez dute zehaztu lasterketa ez egiteko arrazoiak zein diren.

Aritz Egea izan zen iazko Gorbeia Suzien lasterketako garailea gizonezkoen kategorian. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 4a
17:48
Entzun

Sei urteko ibilbidea egin du Gorbeia Suzien mendi lasterketak, eta denbora horretan lasterketa txiki bat izateari utzi eta Europako txapelketako egoitza izatea lortu du. Iaz hartu zuen Europako txapelketa, Sky lasterketa moldean.

Antolatzaileen esanetan, "oso pozik" daude egindako lanarekin "Gure hizkuntza, kultura zein ingurunea, Gorbeia, Zeanuri eta Arratia, Europaren begiradapean" jartzea lortu dutela nabarmendu dute.

Suzien mendi taldeak antolatu du lasterketa, Zeanuriko Udalaren laguntzarekin. "Zenbait arrazoirengatik", 2018an probarik ez dela izango jakitera eman dute gaur antolatzaileek, eta eskerrak eman dizkiete herritarrei, parte hartzaileei eta babesleei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.