Gorka Arrinda Bilbo Basketeko akziodun nagusiak taldeak beste babesle baten beharra duela nabarmendu zuen atzo: «Klubak babesle bat behar du ahalik eta azkarren, taldearen oreka mantendu ahal izateko. Denboraldia amaitu baino lehen lortuko dugula pentsatzen dut». Lasaitasun mezua zabaldu nahi izan zuen prentsaurrekoan, argi utziz arazo ekonomiko larririk ez dagoela, baina babeslearen beharra «derrigorrezkoa» dela esan zuen.
Kirol arloari buruz ere mintzatu zen, eta azken hamar jardunaldietan taldea nahiko ongi ikusten duela esan zuen: «Komunikabideek presio handia egin digute azkenaldian, baina ari gara hobetzen. Pazientzia eduki behar dugu, ezeren gainetik». Errege Kopa jokatzeko baikor agertu zen Arrinda. Bestalde, Fotis Katsikaris entrenatzailearengan eta jokalariengan konfiantza handia daukala adierazi zuen. Hori bai, taldekideren batek taldea utzi beharko duela esan zuen: «Paco Vazquez itzultzean, entenatzaileak aukeratzen duen norbaitek irten egin beharko du taldetik». Azkenik, Javi Salgadok taldea utzi bazuen ez zuela Bilbo Basketengatik bakarrik utzi zehaztu zuen.
Gorka Arrindak beste babesle baten beharra ikusten du Bilbo Basketen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu