Olympiakosen aurkako garaipenarekin sobera gozatu ezinik geratuko da Bilbo Basket. Euroligako dema bukatu eta ordu gutxira, bizkaitarrek hegazkina hartu behar izan zuten Bartzelonara joateko. Han izango dute zain gaur arratsaldean Bartzelona ahaltsua, ligako laugarren partida jokatzeko. Roger Grimau bere taldea izan zenera bueltatuko da, eta une hunkigarriak biziko ditu eskoltak.
Berdinduta daude Bartzelona eta Bilbo Basket sailkapenean, 2-1 balantzearekin. Palau Blaugranan etxekoak garaitzea lan aski zaila da, baina bizkaitarrak irabazteko gai izan ziren joan den denboraldian, liga erregularrean: 78-83. Bartzelonak kitarakoa hartu zuen gero, final handian, baina Bilbo Basket abila da aurreikuspenak hausten.
Gozatzeko aukerarik ez Bilbo Basketentzat
Bartzelona ahaltsuaren kantxan jokatuko du, Olympiakos garaitu eta biharamunean (Teledeporte, 18:00)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu